ONGI ETORRIA

Ongi etorri Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketara.

 

AZKEN MOMENTUKO OHARRA!!! Udaberrian basoan egin diren lanen ondorioz eta ibilbidearen zati bat erabat izorratuta dago (km 19-20). Hori dela eta, ibilbidearen zati bat aldatzera behartuak gaude. Dena den Ibilbidea ez da asko aldatuko, baina hau aldatzean ERREKORRAREN SARIA KENTZEA erabaki dugu, ibilbidea ez baita berdina.

Gure erabakia ulertuko duzuelakoan.

Barkatu eragozpenak.

 

Zabalarte Mendi Elkartea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Datorren 2018ko Ekainaren 10ean, XV. Lakuntza-Aralar Mendi lasterketa ospatuko da.

Zabalarte Mendi Elkarteak, Euskal Herriko bihotzean ospatzen den Lakuntza-Aralar mendi lasterketan pate hartu eta inguru pribilegiatu hau ezagutzeko gonbitea luzatzen dizu, irteera eta helmuga Lakuntzan dituelarik. Murgildu zaitez, Aralar Parke Naturalak ezkutatzen dituen magiaz beteriko pagadi berde, bidezidor, gailur eta inguru adierazgarrienetan.

Lakuntzan elkar ikusiko dugulakoan.

 

 

ANTOLATZAILEAK: