IBILBIDE LUZEA

Distantzia: 25 km

Desnivel positiboa: 1200m

Irteera(helmuga):Lakuntzako plazatik 09:30etan.

Ibilbidearen gps-track-a ikusteko eta lortzeko aukera dago.

Perfila:

Mapa:

Ibilbidea:

Lakuntzatik abiatuko gara, herria atzean utzi eta 500 metroko pista batek basoan sartuko gaitu, bidezidor batetik Aldaiara igotzeko. Basoan zehar, Atazarko igoera teknikoarekin bat egingo dugu, Arruazuko borda eskuinean utzi eta kilometro batean Guardetxera (1.035 m) iritsiko gara, bertan, lehen anoa puntua edukiko dugu. Jarraian, Aralarko Parke Naturalean sartuko gara eta Mugerdiko pagadian barrena doan bidezidorrak Belokiko lepora (1.195 m) eramango gaitu. Basoa atzean utzi eta Aralarko belardi zabalak izango dira protagonista hurrengo kilometrotan.

Belokiko lepotik Unagako Putzura eramango gaituen pistara jaitsi beharrean, ezkerrera hartuko dugu Txorrotxetara (1273m) igotzeko.Hemendik zuzenean jaitsiko gara Unagako putzura (10,4 km) bertan dagoen bigarren anoa puntura. Anoa puntutik eskuinera, 2 km-ko igoera gogor eta tekniko bat izango dugu, lasterketako punturik altuenera eramango gaituena, Irumugarrietara (1430m).

Irumugarrietatik, 12 km-ko jaitsiera luze eta azkar bati ekingo diogu. Lehen zati tekniko bat eta gero, triku harrira iritsiko gara. Hemendik, Desaoko Bordan (15,4 km)  dagoen hirugarren anoa puntura helduko gara, lurzoru azkarrago batean. Pixkanaka belardiak atzean utzi eta Pago eta haritzez beteriko basoan sartuko gara berehala. Pagomari (1.140 m) atzean utzi eta Kolosabarnen eskuinera doan mendi bidean barrena murgilduko gara berriz ere basoan.

Larluzgainara iristean, berriro ere eskuinera doan bidezidor eder eta azkarra hartuko dugu, Etxaaltxetan (20km) dagoen laugarren anoa puntura eramango gaituena. Igoera txiki bat eta gero Aranguneko gainera iritsiko gara, Lakuntza begi-bistan dugu jada. 500m-ko jaitsiera tekniko bat igaro eta gero, hariztian sartuko gara berriz ere, 2 kilometroz hegaz eramango gaituen bidezidorrean zehar. Azkenik, kilometro bat duen pista batek Lakuntzako kaleetara eramango gaitu ziztu bizian,helmugara.

Datuak
Distantzia
25 km
Desnibel positiboa
1.200 m
Desnibel metatua   2.400 m
Altuera max. 1.430 m
Kontrolak
5
Hornimendu puntuak 4
Zailtasuna Ertaina
Gehienezko denbora 4 ordu